Colegio Oficial
de Ingenieros Agrónomos
de Aragón, Navarra y País Vasco

Prevención de caídas en altura/ Altuerako erorketen prebentzioa. Instituto Navarro de Salud Pública y Laboral

Sede 24/06/2022

 

 

Buenos días

Con motivo de la llegada del verano, época aprovechada por muchas empresas y particulares para revisar, limpiar, renovar y hacer una puesta a punto de cubiertas, tejados y otro tipo de superficies en altura, desde el Servicio de Salud Laboral del ISPLN nos gustaría insistir en la necesidad de que este tipo de trabajos se realice con la máxima precaución y estableciendo todas las medidas preventivas pertinentes en cada caso.

Por ello, os recordamos que en nuestra página web tenéis a vuestra disposición material informativo y divulgativo específico sobre esta materia que, consideramos, puede ser de mucha utilidad a la hora de planificar un trabajo de estas características.

Entre estos soportes nos gustaría destacar, por su carácter práctico, la Alerta nº10: Caída de altura a través de una cubierta frágil, un documento técnico en el que se detallan las causas de un accidente real y se determinan las recomendaciones para evitar este tipo de siniestros.

Es un documento que, como el resto de la serie, se dirige, de forma prioritaria, a personas trabajadoras, empresas, organizaciones sindicales y servicios de prevención de riesgos laborales.

Por ello, y como en ocasiones anteriores, me gustaría solicitar vuestra colaboración en la difusión de esta alerta, con la finalidad de que este verano consigamos, entre todos los agentes, entidades y administraciones implicadas, evitar o reducir al máximo este tipo de accidentes.

Muchas gracias por vuestra colaboración.

Un cordial saludo,

Egun on:

Uda iritsi da, eta enpresa eta partikular askok urtaro hau aprobetxatzen dute  estalkiak, teilatuak eta altuerako bestelako gainazalak berrikusi, garbitu, berritu eta prest jartzeko. Hori dela eta, NOPLOIko Lan Osasunaren Zerbitzuak azpimarratu nahi du horrelako lanak ahalik eta kontu handienaz egin behar direla eta kasu bakoitzean dagozkion prebentzio-neurriak ezarri behar direla.

Horregatik, gogorarazten dizuegu gure webgunean eskura duzuela gai horri buruzko informazio eta zabalkunderako material espezifikoa, uste baitugu oso baliagarria izan daitekeela horrelako lan bat planifikatzeko orduan.

Euskarri horien artean, honako hau nabarmendu nahi dugu, oso praktikoa baita: 10. alerta: Erorikoa teilatu hauskor batetik beheiti. Dokumentu tekniko horretan benetako istripu baten kausak zehazten dira eta mota horretako istripuak saihesteko gomendioak ematen dira.

Dokumentu hori, multzoko gainerakoak bezala, lehentasunez langileei, enpresei, sindikatuei eta laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuei zuzendua dago.

Horregatik, eta aurrekoetan bezala, alerta hau zabaltzeko laguntza eskatu nahi dizuet, uda honetan horrelako istripuak saihestu edo ahalik eta gehien murriztu ditzagun inplikatutako eragile, entitate eta administrazio guztien artean.

Esker mila zuen laguntzarengatik.

Agur bero bat,

 

INSTITUTO DE SALUD PÚBLICA Y LABORAL DE NAVARRA